Erdi Aroan hainbat familia noble ziren nagusi, bandukideen gerrak gertatzen zirelarik. Gerra horiek Euskal Herri osoa suntsitu zuten XIV. eta XV. mendeetan. Portugaleteko nobleei bagagozkie, Salazartarrak ziren nagusi. Beren izeneko dorretxea eraiki zuten.

Salazartar nabarmenena Lope García izan zen, bandukide, kronikagile eta Portugaleteko prebostea. Dirudienez 1492an Andra Mari basilika eraikitzeari ekin zioten.

Kronologia:

  • 1432 –  Joan II.ak berretsi zuen Portugaleteren pribilegioa.
  • 1459 –  Herriko ordenantza zaharrenak egin ziren.
  • 1468 –  Gerra piztu zen berriro, Durangaldean ordea. Elorriarrak eta durangarrak ari ziren elkarren kontra. Borroka horretan lau salazartar hil ziren eta Portugalete osoa doluz jantzi zen.
  • 1476 –  Fernando Aragoikoa etorri zen Portugaletera bisitan.
  • 1483 –  Isabel Katolikoak berretsi zuen pribilegioa. Irailaren 4an etorri zen Erregina, Bizkai erako jantzi batez. Bisitaren asmoa zen aspalditik hara elkarren kontra aritzen ziren bando eta leinuei bakerako gonbitea egitea, eta forua berrestea ere bai. Hala egin zuen irailaren 8an.
  • 1492 –  Andra Mari Basilika eraikitzeari ekin zioten.
Foto-siglo-XV Portugalete