Fundazioa

Hiribildua 1322an sortu zuen María Díaz de Haro “la Buena” andreak, mende batzuk lehenago dokumentatutako eta bere portu naturalaren babesean finkatutako itsasoko jendea bizi zen hiri baten gainean.
Fundazioa, María andreak sinatutako hiri-gutuna urte batzuk geroago galdu zena, 1432an berretsi zuen Gaztelako Joan II.ak, berrespen-pribilegioaren bidez, eta agiri hori gaur egunera iritsi da. Bi agirietan, bizilagunei onura batzuk ematen zitzaizkien salgaien merkataritzan eta garraioan, batez ere artilea eta burdina, bai eta arrantza-jardueran ere.
XIX. mendean, eskualdearen industrializazioak bere ekonomia dinamizatu zuen, trenbidearen etorrerak eta Zubi esekiaren eta Burdin Kaiaren eraikuntzak indartuta. Bere kostaldeko kokapenak, hondartza eta bainuetxearekin batera, burgesia berria Portugaleten bere udako bizilekua ezartzera bultzatu zuen, itsasadarraren ertzean eta kostaldean jauregiak eraikiz.
XX. mendean zehar Portugaletek ezkerraldeko gune neuralgikoa izaten jarraitu du, merkataritza- eta aisialdi-gunea.

 

Etimologia

Inork ez daki ziur Portugalete izenaren esanahi etimologikoa. Beraz, teoria desberdinak izenaren jatorria azaltzen saiatzen dira. Aditu batzuentzat, terminoak latinezko baliokidea izango luke, hau da “portus gallorum”, “galiarren portua” esan nahi duela. 

Beste batzuen iritziz, Portugaletek “galeoteen portua” esan nahi du. Beste alde batetik, batzuek argudiatzen dute lekuaren izena “Ugalete” izan litekeela (euskeraz “ura gelditzen den txokoa”) eta latinezko “Portu” berba jarriko ziotela aurrean. Beste teoria batek badio Portugalete izenaren esanahia “harkoskoen portua” izango litzatekeela zineztatzen du, frantsesezko “galet” berban oinarrituta, “harkoskoa” esan nahi duela.