Portugalete, hiri legez, XIV. mendean jaio zen. Dena den, aurretik bazegoen herrixka bat, itsas langileen herrixka, portu naturalaren babesean bildurik.

1322.eko ekainaren 11n Maria Díaz de Haro andreak, Joan infantearen alargunak eta Bizkaiko Nagusiak fundatu zuen hiria eta Logroñoko forua eskuetsi zion.

Herri-gutun hori galdu egin zen, baina, geroago, 1432an, Gaztela-Leongo Joan II.ak berretsi zuen eta agiri hori gaurko egunetara ailegatu zaigu.

Mende horren amaieran bandukideen gerrak hasi ziren, eta hamarkadak iraun zituzten.

 

Kronologia:

  • 1322 –  Hiria fundatu zen
  • 1333 –  Bigarren herri gutuna
  • 1372 –  Joan infanteak berretsi zuen herri gutuna. Joan infanteak, Gaztelako Enrike II.aren semeak, Bizkaiko Jaurerria jaso zuen, Tello jauna hil eta gero. Horren ondorioz, Portugaleteko Pribilegioa berretsi zuen Burgosen, 1372eko urtarrilaren 11n.
  • 1379 –  Gaztela-Leongo Joan I. erregeak berretsi zuen pribilegioa. Joan erregea izanez, Burgosen berretsi zuen, 1379.eko abuztuaren 12an, Portugaleteko pribilegioa.
  • 1399 –  Lope Garcia de Salazar jaio zen.
Foto-siglo-XIV Portugalete