Portugaletek Gernikako Arbolaren kimu bat jarri du bere zazpi mendeetako historia ospatzeko
Landaketa Santa Klara kultur etxeko lorategietan egin da, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria eta Mikel Torres Portugaleteko alkatea bertan zirela.
10 urteko haritz gaztea Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen alearen ondorengoa da. Bost kontinenteetatik sustraitu diren Gernikako Arbolaren 400 ondorengo baino gehiagori gehitzen zaie kimu hau, horietako heren bat Bizkaian.

Add Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *