Mende horretan ere lehiatu ziren Portugalete eta Bilbo artilearen merkatuaren alde, artean Portugaleteren esku zegoena. Aurreko mendean hasiak ziren barra hobetzeko lanak, baina XVII.ean bada artean arazoa, eta diru iturria ere bai, portugaletetar asko barra zeharkatzeko laguntzatik bizi zirelako.
Hortaz, 1651n San Telmo eta San Nikolas Marinel-Nabigatzailen Anaiartekoa eratu zen, itsasadarrean pilotajean aritzeko xedez. Bitartean kairik ez zegoenez gero, ontziek hondoa jotzen zuten sarritan, barra zela kausa.
Kronologia:
- 1614 – Abuztuaren 23an bedeinkatu eta inauguratu zuten Santa Klara komentua.
- 1615 – Udal ordenantzak prestatu eta erreformatu zituzten.
- 1624 – Francisco Díaz Pimienta, itsasketa militarraren berriztatzailea, jaio zen.
- 1635 – Martín de Vallecilla almirantea hil zen.
- 1636 – Ana del Casal, Santa Klarako Ama Abadesa, hil zen.
- 1651 – San Telmo eta San Nikolas Marinel-Nabigatzailen Anaiartekoa eratu zen. Portugaleten San Telmo eta San Nikolas Marinel-Nabigatzaileen Anaiartekoa eratu zen, itsasadarreko praktikajea antolatzeko xedez. Horretarako baimena eman zion behintzat Bilboko kontsuletxeak.
- 1663 – Auzia Santurtziren aurka, hiriaren jurisdikzioaz.
- 1674 – Cristóbal del Mello almirante eta ongilea hil zen.